Iñaki Revilla 

(Donostia, 1974)

Egia esan, argazkigintza ausart/konprometitua egiten nuen lehen, eta orain aisialdi/oporretakoa da nagusiki; hala ere, eguneroko jardueren zurrunbiloan nahasten diren eta ihes egiten diguten ohiko alderdiak eta aldaketa arinak ahanzturatik erreskatatzen saiatzen jarraitzen dut. Nire  prestakuntza irudiarekin eta artearekin lotuta dago, nire esperientzia hezkuntzarekin eta diseinuarekin, eta nire lana lankidetzarekin eta sozialarekin, eta horiek guztiak elkartu egiten dira aleazio oso berezi batean.

IÑAKI_RETRATO-EXPO

Donostializazioa: hiri bat bateratzeko ezkutuko modua

Argazkigintza proiektu honekin ikusarazi nahi dudana da nola Donostia bateratuagoa lortzeko espaloietako baldosak aldatu eta berdindu dituzten (eta hori paraleloki, auzoen identitate galerarekin lotuta dago). 

Arrazoi horrengatik, nire argazkiekin ikusarazten dut gure espaloietako baldosen ordezkapen ikusezina (nahita edo nahigabe egindakoa).

Espaloiek batu egiten gaituzte?

Oinarri teorikoa

Argazkigintza parte-hartzailearen proposamen hau aprobetxatuz eta Donostia utopikoa abiapuntutzat hartuz, lurzoruari eta zehatzago esanda, espaloiei buruz hausnartu dut. Horiek gure hirian duten rolaz. Modu espekulatibo eta teorikoan argitu nahi izan dut zeintzuk izan diren nagusiki hiriko erdigunean egon izan diren lurzoru donostiarreko baldosak eta zeramikak Donostiatzat ezagutzen ditugun eta Donostia deitzen diegun ia-ia leku guztietan jartzera eraman duten faktoreak.

Donostian 20 auzo daude 1 eta auzo bakoitza unitate txikiagoek osatzen dute: zenbait kasutan auzo horiek auzo txikiagoez osatuta daude, eta beste zenbaitetan auzoak sortu dira hainbat garaitan eraikitako etxebizitza blokeak, etxadiak eta/edo auzuneak elkarrekin batu direlako. Kasu askotan unitate txikiagoak aurreko multzora batu ziren, eta beste batzuetan tamaina handiagoko unitateak sortu zituzten, zeintzuek hiri banaketa eta elkarbizitza errealitate berria eratu zuten.

Askotan esaten dugu lurzoruak (bizi garen tokiak) definitzen gaituela, eta halaxe izan da beti, lurrarekin identifikatzen gara, gure sustraiekin, gure oinek zapaltzen duten lekuarekin. Eraikin-auzo-auzune-multzo berri horietan askotariko baldosak erabili zituzten, baina, kasu askotan eremu mugakideetako baldosak kontuan hartu zituzten, ahal zuten neurrian antzekoak erabiltzeko.

Hala ere, 80ko hamarkadatik aurrera eta Donostiako gas sarea handitzearen ondorioz, hiriko lurzoruan hainbat obra egiten hasi ziren. Ondoren hobekuntzak egin zituzten ur eta telefono sistemetan, sareetan, eta abarrean, eta hiriko beste leku batzuetan disfrutatzen zituzten erosotasun horiek auzoetan ere ezarri ziren. Aldaketa horrekin batera baldosen aldaketa edo kolonizazioa iritsi zen baita ere.

Hobekuntzen garai horretan hain zuzen ere “Donostializazioa” auzo guztietan ezarri zen, eta jatorrizko baldosen ordez, guk geuk eta gure oinek ezagutzen dituzten baldosa hexagonal zuriak eta karratu grisak jarri zituzten. Definitutako muga horiek ezabatu egin dira. Hala ere, ondo begiratuz gero, ikus dezakegu nola hiriko hainbat lekutan jatorrizko baldosek denboran eta donostializazio prozesuan biziraun duten eta “baldosa indigena-jatorrizkoak” diren.

Donostializazioa Donostiari eta bertako auzoei lotuta ulertzea nahiko nuke, bi kontzeptu hauen batura gisa: kolonizazioa eta globalizazioa. Gainera, entenditu behar da askotan esaten dugula globalizazioa intentzio onez estalitako kolonizazioa dela.