Julia Nieves Villanueva

(Donostia, 2000)

Gizarte Antropologia ikasten dudanez, argazkigintza parte-hartzaileko prozesuak bereziki interesgarriak dira niretzat. Argazkigintzaren bitartez parte hartzen dugun gizarte taldean eta bere testuinguruan eragin dezakegu. Orokorrean argazkigintza tresna zoragarria da niretzat, nire inguruarekin harremanetan jartzeko tresna, hausnartzeko eta munduko alderdi batzuen edertasuna antzemateko aukera ematen didana. 

JULIA_RETRATO-EXPO

Auzokideen erresistentziak / Uliako mintegiak

Argazki serie honekin Uliako mintegietako pertsonek sortzen dituzten harremanak eta hain berezia den espazio honetan naturarekin duten lotura erakutsi nahi ditut. 

Aisialdi eta kontsumorako eraldatu den hiri batean, Uliako mintegiak Donostiako garapen ereduari buruz hausnartzeko inspirazio iturri dira.

KOMUNITATEAN LANDATU ETA HAZI

ULIAKO MINTEGIAK – 

Uliako Lore-Baratzeak Donostiako parke publiko bat da. Mirakruz Gainatik gertu dago, Uliako errepidearen sarreran. Espazio hori Uliako udal mintegia izan zen 2008ra arte, eta ordutik aurrera itxita eta erabili gabe egon zen. Uliako bizilagunen elkarteak udalari eskatu zion herritarrek erabili ahal izateko finka irekitzeko. 2013an batzordeari plana aurkeztu zioten, baina, ez zuten baimenik lortu. Urte berean elkarteak “Ate Irekien” prozesu bat ireki zuen herritarrak parkera joateko eta martxan jarri nahi zuten proiektuaren berri izateko. Auzokide taldeak lan handia eginez bere helburua lortu zuen, eta udalak 2014an lurzoruaren erabilera lehiaketa publikoan jarri zuen. Azkenean, 2015ean bizilagunek baimena eskuratu zuten parkea berreskuratzeko proiektua martxan jartzeko. 

Gaur egun Uliako Lore-Baratzeak herritarren asanblada batek kudeatzen duen erabilera anitzeko parkea da. Espazio horretan egiten, sortzen eta eraikitzen denari buruzko erabakiak guztien artean hartzen dituzte  core engine izeneko batzordean: “Leirek, Beak, Annak, Clarak, Iratxek, Jotak, Itziarrek eta Eiderrek osatzen duten lantaldea kide guztientzat irekita dago”1.  Parkean askotariko doako jarduerak antolatzen dituzte heldu zein umeentzat. Hauek dira parkean egiten diren jardueretako batzuk: Bisita gidatuak ur biltegietara, auzolana, hegaztien erroldaren jarraipena, boluntariotza egunak, ikastaroak, hitzaldiak eta jolas tailerrak. Jarduera horien berri izan dezakegu webguneko argitalpenetan edo instagramen. 

Parkea kudeatzen duen taldearen helburu nagusia da bizilagunek elkarren artean harremanak sortzea eta komunitatean bizitzea, webgunean azaltzen duten moduan: “Erakutsi nahi dugu posible dela espazio publikoa beste modu batean kudeatzea, eta gure elikaduraren jatorria eta gure nekazaritza ereduaren isla baratzeko mugimenduaren ardatza izango direla. Biodibertsitate handia duen lorategi bat dugu, eta beraz, leku paregabea da ingurumen hezkuntza lantzeko, inguruko zuhaitzak zainduz eta parkea bizitzaz eta kolorez betetzeko mintegiak erabiliz.2