Nora Jaregui

(Oiartzun, 2000)

Arte Ederretako ikaslea da. Metodologia gisa argazkigintza analogikoa erabiltzen du unean bertan harrapatzeko egunerokotasunean ezkutatzen den edertasuna. Proiektu honetan bere gurasoena izan zen argazki kamera analogiko txiki bat erabili zuen. Errebelatu gabe zegoen 35 mm-ko karretean gordetako oroitzapenak berreskuratu eta hezurmamitu ditu.

NORA_retratoEXPO

Non nago? Aurki nazazu

Proiektu honetan, argazkien bidez hiriko hainbat espazio erakutsi nahi ditut. Kasu honetan, egunerokotasunean oharkabean dauden etxeetako ateak. Langileen auzoek, baserriek, kaleek, eta abarrek eraiki zireneko esentzia gordetzen dute.

Nire helburua da Donostiaren parte diren, baina periferiatzat jotzen diren kokapen horiek ikusaraztea. Hiriko auzo bakoitzeko ate bat erakutsiz, ikusleek asmatu beharko dute non atera den argazki bakoitza eta bere kokapena aurkitu beharko dute.
Argazki serie hau 35 mm-an egin zen zuri-beltzean eta Olympus AF-10 MINI kamera batekin. Karreteak nik neuk errebelatu nituen.

Erakusketarako ate bat aukeratu dut, eta eskala errealean inprimatu dugu horman dagoen ate faltsu baten sentsazioa sortzeko.