Nuria Casal

(Galiza, 1965)

Produktorea eta errealizadorea. B-Egia Zinema kolektiboko kidea da, eta bertan gizarteari eta ingurumenari buruzko ikus-entzunezko lanak egiten ditu. Irudiek komunikatzeko eta errealitatea eraldatzeko duten gaitasuna interesatzen zaio. 

Irudiekiko dugun pertzepzioak ezagutzen duguna moldatzen du, imajinazioari forma ematen dio. Utopiak amestu egiten dira, eta irudi batek utopia horiek posible edo erreal bihur ditzake. Hemen, elkarrekin argazkiak landu ditugu etorkizun hurbil eta bizigarriak imajinatzeko.

NURIA_RETRATO-EXPO

Hiriko baratzeak

Argazkigintza proposamen honen xedea da hiriko baratzeak eta baratze horiek lantzen dituzten pertsonak ezagutaraztea.

ZENBAT KILOMETRO EGITEN DITU ZURE JANARIAK?

BARATZEA HIRIAN. KM 0 – 

Jaten dugunari buruz hausnartzea proposatzen dut: nork eta nola lantzen duen gure janaria, nondik datorren, eta nola bermatu ezagutzen transmisioa.

Kalitatezko janaria ekoitzi eta kontsumitu behar dugu, ingurumena errespetatuz landua izan dena. Elikagaiekiko dependentzia eta gure kontsumoak sortzen duen ingurumen aztarna murriztu behar ditugu. 

Ustiapen handiek ez bezala, hurbileko baratzeetan laborantza ekologikoak egin daitezke, eta horrela, lurra eta baliabide naturalak ez dira amaituko eta akuiferoak ez dira kutsatuko. Kilometro 0ko produktuek ez dute distantzia handirik egin behar guregana iristeko. Beraz, askoz ere erregai eta energia baliabide gutxiago kontsumitzen dituzte eta aztarna ekologikoa askoz ere txikiagoa da.

Hirian kokatutako baratzeak lantzeak janaria baino askoz ere gehiago ematen dio komunitateari. Lurrarekiko lotura mantentzen laguntzen digu. Belaunaldi berriak nekazaritzaren beharraz eta ezagutzaz jabetzen dira, eta ezagutza horiek transmititzen laguntzen du.

 Batzuentzat hiriko baratzeak produkzio aisialdiko modu bat dira, eta zenbaitetan, lurrarekiko harreman zuzenak efektu terapeutikoak izaten ditu. Beste batzuentzat, baratzeak lantzea lan duina da baita ere, diru-sarrera iturri bat, eta guzti horri gure ekarpena egiten diogu beraien produktuak merkatuetan edo zuzenean baratzeetan erosten ditugunean. Beste behin ere, aurreko guztiak ez du zerikusirik gure supermerkatuak hornitzen dituzten ustiapen handietako lan baldintzekin. Produktu horiek merkaturatzeak hurbileko merkataritza bizirik mantentzen laguntzen du baita ere.

Donostian ere posible da etxetik hurbil janaria ekoiztea. Hiriko baratzeak bultzatu eta sustatu behar ditugu, hiri barneko nekazaritza lurralde txikiak baitira.